Iruzkin bat nola egin

[Esp]

Plentzia Kantagune taldeak 2014ko uztailean bere kantutegia argitaratu zuen eta blog honen bitartez zuok guztioekin partekatu nahi dugu. Blogaren helburu nagusia kantutegia hobetzea eta aberastea da. Abesti bakoitzeko artikulu bat osatu dugu eta bertan eztabaidatuko ahal izango dira abesti horri lotutako zehaztasun guztiak.

Ekarpenak eta hobekuntzak egiterakoan idatziz egingo da, artikulu bakoitzari dagokion iruzkin bat izkiratuz. Jarraian erakusten da iruzkin bat nola idazten den.



Iruzkin edo ohar bat idazteko azalpena sei urratsetan ematen da eta urrats bakoitzeko irudi bana erakusten da ere. Demagun gure iruzkina blogeko 001 Abadinoko Karmentxu lehendabiziko abestiari egin nahi diogula. Hona hemen urratsak:



1. Iruzkina egingo diozun abestiaren orrira jon eta orriaren behealdean edizio-kutxa bat daukazu,
zure ekarpena edizio-kutxan idatziko duzu. Askotan testu soilak idaztea aski da, baina
zenbaitetan testua aberastea komeni zaigu. Bi dira gehien erabiltzen diren baliabideak:
  • Letrak italika estiloan idaztea. Italika estiloan idatzi behar den hitz edo esaldia <i> eta </i> marken artean mugatu
  • Letrak beltzez estiloan idaztea. Beltzez estiloan idatzi behar den hitz edo esaldia <b> eta </b> marken artean mugatu


2a. Testua idatzi ondoren zure profila hautatu ezazu. Dauden aukeren artean gure
gomendioa da Izena/URLa profil mota hartzea. Profil honetan bi datu
eman beharko dituzu: izen bat eta Internet helbide bat (URL bat). 



2b. Lehen datua, zure izena (irudiko adibidean Jesus Romo Uriarte idatzi da).
Bigarren datua, URL bat, edozein testu idatz dezakezu baina .com
amaiera izan dezala (irudiko adibidean jesus.com idatzi da).



3. Edizio-kutxan iruzkinari dagokion mezua idatzi ondoren eta nor
zaren adierazi ondoren Argitaratu botoian sakatuko duzu.



4. Iruzkina argitaratzera bidali aurretik sistemak zenbakizko kode bat idaztera behartzen zaitu. Urratsik zailena hauxe izan daiteke kodeak ez direlako beti guztiz ondo atzematen.
Zenbakiren bat identifikatzeko arazorik baduzu, kode berria eskatu ahalko duzu
horretarako propio den botoiaren gainean sakatu beharko duzu.



5. Iruzkina ez da berehala argitaratzen, lehenik moderatzaile batek gainbegiratu eta baimendu behar du. 



6. Iruzkina argitaratu ondoren abestiaren behealdean agertuko da. Egindako iruzkin
horrek erantzunak jaso ditzake eztabaidarako bidea irekiz. Abestiari iruzkin
berriak egitea ere posible da bestelako gaiak landu ahal izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Abesti honi lotutako ekarpena idaztera zoaz, eskerrik asko zure laguntzagatik.