Gune honen helburua


Web gune honen helburu nagusia Plentziako Kantutegia plazaratzea da. Helburu nagusi horrekin lotuta beste hauek daude:
  • Abestietan egon daitezkeen akatsak eta errakuntzak aditzera eman
  • Abestien beste bertsioak jasotzea
  • Zuen laguntzarekin kantutegia aberastea
Beraz, abestien gaineko zuen oharrak eta iruzkinak gogoz hartuko ditugu eta gure eskerrak aldez aurretik doazkizu. Zure ekarpena nola egin dezakezun hemen ikusi.



Bestalde, aipa ditzagun gure kantutegi honek dituen ezaugarriak edo hura osatzean aintzat hartu genituen baldintzak:
  • Errepertorioa bateratu, horretarako 1.200 abestien zerrendarekin lan egin genuen
  • Gure kantutegi zaharraren inprimatze akatsak zuzendu
  • Abestiaren jatorrizko bertsioa edo bertsiorik zaharrena hobestea
  • Abestietan errepikatzen diren zatiak zehatz zehaztu
  • Egileen aipamenak zuzen egitea, bai hitzetan zein doinuetan
  • Abestiak egoki kantatzeko oharpenak gehitzea
Gure lana bukatutzat eman genuen eta kantutegia lau zenbakiz defini daiteke 1-2-3-4, hots, kantutegi 1 eta 234 abesti.

PLENTZIA KANTAGUNE


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Abesti honi lotutako ekarpena idaztera zoaz, eskerrik asko zure laguntzagatik.